Orona IDeO Euskal Herriko arkitektura garaikidearen eredu





Eraikuntza sistemen eta materialen inguruko hausnarketa. Arkitektura garaikidearen erronka berriak Euskal Herrian (II)


Oraingoan ere krisiaren ondorioz baina baita garai berrien eraginez ere —alde batetik eraikuntza sistema eta material berriak garatu direlako eta bestetik ingurugiroaren errespetuarekiko konzientzia zorionez ere gure gizartean zabaldu den neurrian— azken urtetan ohiko eraikuntza sistemak aldatzeko aukerak handitu dira bereziki aurrefabrikatutako piezak erabiliz —prozesua nagusiki azkartu eta merketu egiten baitute— baina baita materialak eskaintzen dituzten aukerak hobekiago aztertuz ere, bai berriak direnak bai ohikoagoak eta gehienetan hurbilekoak.

Ondorioz, aldaketa sakon hauen eraginez Euskal Herriko arkitektura garaikidearen erronka berria ere izan beharko luke bai eraikuntza prozesuan aurrena bai mantenimendu lanetan ondoren kutsadura ahal den neurrian saiestu, baliabide eta energiaren erabilpena murriztu eta aurreztu, eta bide batez, arkitektura osasungarriagoa bat sortu, eraikuntza sistemen eta materialen inguruko hausnarketak ez baitira bakarrik beharrezkoak ikuspegi ekonomiko batetik baita begirada etiko batetik ere eta hein handi batean azken hau ere estetikoa izan liteke. Hau horrela izanik, Euskal Herriko arkitektura garaikidearen erronka berriei eskainitako gure azterketa honetan bigarren ataleko azterketa eta hausnarketa lau bidetik luzatu eta jorratuko dugu: eraikuntza sistemetan gertatu daitezken aldaketak, material berrien erabilpenak eskainiko dituzten aukerak, ohiko materialen garrantzia ez ahazteko beharra, eta azkenik, aurrezte sistemak nola eramango gaituen iraunkortasunera.
[...]
Agian egoera honen adibidea izan liteke hurrengo urtean amaitzen denean Orona enpresaren egoitza berria Hernaniko Galarreta auzoan, Orona IDeO-Innovation City (Xabier Barrutieta, Eneko Goikoetxea, Javier de la Fuente y Santiago Perez) izeneko gunea, hiru eraikinez osatutako multzoa —Orona, Ikerlan IK4 eta Mondragon Unibertsitatearen arteko elkarlanaren emaitza da proiektua— non printzipioz eraikuntzak beharrezkoa izango duten energia bere kabuz sortuko baitute panel foltoboltaikoen bitartez, eta gainera, bide batez proiektu honek eraikuntza erraldoiak eta ikusgarriak oraindik egiteko aukera ere badagoela erakusten digute eraikuntza sistema eta material berrien aldeko apustua eginez.


Artikulu osoa irakurri:
http://www.euskonews.com/0661zbk/gaia66102eu.html?iturria=boletina&alea=0661
José Javier FERNÁNDEZ ALTUNA